Lo zegoen haurrari muxu eman nahi zion aitak.
Gelara sartu eta mantak ongi jarri zizkion, gauean hoztu ez zedin. Maitekiro begira gelditu zitzaion, baina ez zen muxu ematera ausartzen.
Zer gertatuko zen muxuak esnatzen bazuen?
Ohe ondoko argi txikia itzali, eta azken begiratu triste batekin gelatik atera zen, lo zegoen haurrari muxu eman ez izanaren damuak penatuta.
Une berean zabaldu zituen begiak semeak.
Beste behin ere aitaren mugimenduen zelatan egona zen, begiak itxita, hainbeste irrikatzen zuen muxua noiz iritsiko zain. Baina gau hartan ere muxua ez zen iritsi, eta ondorioz loa ere ez zen erraz iritsiko.
Aitak ez ziolako eman hain gogoko zuen gabon muxua.
Oso polita, Wali. Gure betiko zalantza: maitasun-sentimenduak adierazi edo ez, “Maite zaitut, izugarri!” gustura esango baina lotsagatik edo “ez esnatzeagatik” isilik geratu. Eta hain erraza da… edo izan beharko luke…
Atsegin dutAtsegin dut